RFEAk baimendu du data berria
Gaur eguerdian baieztatu du RFEA-k XXVII. AzkoitiAzpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia Irailaren 19an ospatzeko. Nazioarteko maila izaten jarraituko du lasterketak, baina datozen hilabeteetan egoerara berrira egokitzeko neurriak hartu beharko ditugu.
Ospatzekoa zen Gipuzkoako Maratoi Erdi Txapelketa ere bere horretan mantenduko da eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak esango du, izen emateak nola bideratuko diren (ez bai dakigu berriro eman beharko den izen ematea RFEA intranetean).
Eskertu guztion ulermena eta antolakuntzaren aldetik saiatuko gara ahalik eta AZKOITIAZPEITIA ederrena egiten.
"LUDOTEKA" ZERBITZUA
XXVII. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdian eta VIII. AzkoitiAzpeitia Lasterketa Motzean parte hartu behar duten lasterkarien seme-alabentzat
XXVII. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdiak eta VIII. AzkoitiAzpeitia Lasterketa Motzak, "LUDOTEKA" ZERBITZUA eskainiko du bertan parte hartuko duten korrikalarien seme-alabentzat.
Ekimen horren helburua da, lasterketan gurasoen partehartzea erraztea, emakume eta gizonen kirol-praktikarako berdintasun aukerak sustatuz.
Zerbitzua doan izango da, eta haurren ardura tituludun pertsonen esku egongo da.
Ezaugarriak
- Adina: 3-10 urtera artekoei zuzenduta.
- Ordutegia: 15:00retatik -19:30etara.
- Lekua: Txiki-Txoko ludoteka (igerilekutik 50 metrotara).
Informazio gehiago eta erreserba:
943 150095 - kirolak@azpeitia.eus
Diego Garciaren Oroimenezko XXVII. Nazioarteko AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdia, Gipuzkoako Txapelketa izango da
Datorren Martxoaren 28an izango den lasterketa internazionalak, goi mailako korrikalariak ekartzeaz gain, gure lurraldeko txapeldunak izendatuko ditu. Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko, federatu egotea derrigorrezkoa da eta gutxiengo marka hauetako bat baieztatzea:
Emakumezkoak: 10KM: 43.00 / MARATOI ERDIA: 1:35.00 / MARATOIA: 3:24.00
Gizonezkoak: 10KM: 33.00 / MARATOI ERDIA:1:15.20 / MARATOIA: 2:45.00
Izen ematea doan izango da eta Gipuzkoako atletismo federazioan egin behar da (lasterketako Web plataforman ez).
Gogoratu bestelako korrikalarientzat izen emateak zabalik daudela:
https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/media_azkoitiazpeitia_2020
Azkenik, berri pozgarri bat eman nahi dizuegu. Gogoratzen duzue nola aurtengo edizioan, 4. egin zuen Ftaw Zeray atleta Ethiopiarra ospitalean ingresatu zutela, helmugan ondoezik ipinita. Astebete egin zuen ingresatua eta ondoren errekuperazioa bere jaioterrian egin zuen. Ftaw guztiz osatu dela ikus dezakegu. Irailean, Porton 5. egin zuen bertako maratoi erdian 1:12:20ko denboraz eta Azaroan, Hefei International Marathon irabazi du, 2:29:15 eko denboraz. Hefei, Txinako maratoi garrantzitsuenetako bat da eta IAAF-en zilarrezko maila du.
2020 urtean saiatuko gara gure lasterketan berriz izaten Ftaw eta bere anaia Bayelign (Aurtengo irabazlea) baina beste elite mailako korrikalari asko bezala, behin Goi maila hartzen dutenean, zaila izango da gure lasterketara etorri nahi izatea beraien managerrak (froga garrantzitsuenetara bidaltzen dituzte ordainsari handien bila).
"Astelehenean irekiko dute XXVII.Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako izen-ematea
Runner Bihotza leloa aukeratu dute antolatzaileek Diego Garciaren omenezko lasterketaren edizio berrirako, "lelo olinpikoarekin bat eginez". 2020ko martxoaren 28an izango dira maratoi erdia eta lasterketa motza.
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek Donostian aurkeztu dute gaur probaren 2020ko edizioa, FICA nazioarteko atletismo film jaialdiaren barruan. XXVII. aldia beteko du datorren martxoaren 28an Diego Garciaren omenezko lasterketak, eta hura sustatzeko prestatu duten kanpainaren berri eman dute antolatzaileek, irekitzear den izen-ematearen xehetasunekin batera. Datorren astelehenean, azaroak 11, irekiko dute izen-ematea, rockthesport.com webgunean.
"Ahalik eta prezio baxuenak" mantentzen saiatu direla esan dute antolatzaileek. "Azken orduko izen-emateak igo ez arren, hasierakoak pixka bat igotzea beharrezkoa izan dugu, urtez urte aurrekontua parekatzea gero eta gehiago kostatzen baitzaigu".
Runner Bihotza
Azkoitia-Azpeitiaren edizio berrirako aukeratu dituzten leloa eta irudia aurkeztu dituzte gaurko agerraldian. Runner Bihotza da sustapen kanpainan erabiliko duten leloa. 2020a Joko Olinpikoen urtea izango da eta "lelo olinpikoarekin bat eginez" aukeratu dute Runner Bihotza.
Lelo nagusi horren pean, Azkoitia-Azpeitia eta izpiritu olinpikoa batzen dituzten hainbat balio plazaratu nahi dituztela esan dute antolatzaileek: "Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte-hartzaile guztiek urtero egiten duzuen ahalegina aitortu nahi dugu; ahalegin horren atzean dauden entrenamendu orduak, lehiaketa bakoitzean lortzen edo gainditzen dituzuen helburuak. Azkoitia-Azpeitia sentimendu horien adierazle da, eta gure aldetik, korrikalarien bihotza piztuko duen zuzia izatea nahi genuke, eta partaide guztiek adiskidetasuna, desberdintasuna, elkartasuna eta joko garbia besarkatzea. Izan ere, lasterketa berezia dugu gure maratoi erdia, Diegoren taupadekin, bihotzaren berotasuna sentiaraztea lortzen duena".
Maratoi erdia "duintzera"
Azkoitia-Azpeitiaren kirol maila ere nabarmendu nahi izan dute gaurkoan. "Europako proga onenen artean" dagoela esan dute, eta naziarteko erakundeen datuak eman dituzte, baieztapen hori egiaztatzeko. "Gaur egun, gizonezkoen mailan, IAAF erakundearen rankinean munduko 21.a da errepideko lasterketetan", gogoratu dute, eta alderaketa egin dute, Atletismoko Nazioarteko Federazioaren sailkapen hori oinarri hartuta, Espainiako estatuan egiten diren beste maratoi erdi handi batzuekin: Valentziakoa dute bakarrik aurretik sailkapen horretan, eta Bartzelonakoa, berriz, justu atzetik. Espainiako Atletismo Federazioaren rankinean, berriz, seigarren maratoi erdi onena de Azkoitia-Azpeitia.
"Azken datu horiek esanda, maratoi erdi hitzak duintzea nahiko genuke. Izan ere, gurea bezalako proba bat, IAAF, European Athletics, RFEA, EAF eta GAFeko egutegietan badago, proba ofiziala delako eta erakunde horien arauen barruan dagoelako da", nabarmendu dute antolatzaileek. Horrek hainbat neurri, arau eta baldintza betetzera derrigortzen ditu Azkoitia-Azpeitia antolatzen dutenak. "Maratoi erdi ofizial batek, kanonak ordaintzea baino askoz lan handiagoa du bere izaera bera mantentzen", azpimarratu dute horren harira.
Babesle publikoen zein pribatuen, kolaboratzaileen eta boluntarioen lana eskertuz eta goraipatuz bukatu dute gaurko aurkezpena.