- Lasterketa 17:00etan hasiko da.
- Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek Irailaren 17ko (osteguna) gauean itxiko dira.
- Lasterketa egunean dorsalen banaketa Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00tatik 16:30etara egingo da.
- Lasterkariaren poltsa irteeran emango da dorsalarekin batera.
- Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.
- Lasterketa amaitzen duten partaideek finisher domina jasoko dute.
- Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko. Ikasberriko biribilgunetik irtengo da. Lehenengoa 15:00etan irtengo da. Joan etorrian ibiliko da eta azkenekoa 16:15etan izango da.
- Hornidurak 4,1; 9,3 ; 12,4 eta 16,4 kilometroan egongo dira.
- Lasterkari herrikoientzat erbiak egongo dira. Denborak hauek izango dira: 1:20;1:24;1:30; 1:40; 1:50 eta 2:00.
- Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.
- Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen emateko orduan NAN zenbakia, atletismon federatuak direnak bere lizentziaren zenbakia (lizentzia nazionala, Euskal Autonomi Erkidegokoa edo lurraldekoa) eta izanez gero Karnet Korredor Plusaren zenbakia jartzea.
- Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).
- Zuen irteera eta helmugaratzea bideoz eskaintzen dizuegu, zuen parte-hartzearen oroigarri. Deskargatu hemen:
- SPORTBUS enpresak azken urteetako serbitzua ipiniko du, Gasteiz eta Bilbotik.
Informazio gehiago:
www.tellevamos.es/es/eventos/ver/12-maraton-azkoitiaazpeitia
- Baita ere SPORTBUS enpresak WC-BUS egokitua eramango du irteera puntura eta lasterketak hasita gero helmugan egongo da.
Parte hartzaile guztientzat egongo da:
- Coca Cola, Powerade, Aquarius eta Aquabona ura.
- AZKUNE frutategiko fruta.
- KAIKU produktoak.