Lasterketa Motza. Araudia
- Artikulua - "XEYE" K.E., AZKOITIAZPEITIA arteko ZORTZIGARREN LASTERKETA MOTZA antolatu du EL DIARIO VASCO eta RENAULT GAURSA enpresen laguntzarekin. Proba honetan 14 urtez gorakoek parte har dezakete emakumezkoak nahiz gizonezkoak,bertakoak nahiz kanpokoak, federatuak egon edo ez.
- Artikulua - Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek; Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak babestutako proba da.
- Artikulua - Lasterketa hau 8 kilometro eta 100 metrokoa izango da. 2020ko Irailaren 19an egingo da; irteera Azkoitian izango da arratsaldeko 16:45tan, eta helmuga Loiolako Ibilbidean (Hotel Loiola).Parte hartzaileek Azpeitiko Udal Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago igerilekua)
- Artikulua - Lasterketa F.A.G.eko epaileek kontrolatuko dute.
- Artikulua - Lasterketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileek izena emateko prestaturiko orria bete beharko dute. Izena emateko orriak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira.
Izena ematerakoan 14, 20 Euro bitartean ordainduko dute partaidetza-kuota moduan.
- Artikulua - Antolatzaileek adierazitako ibilgailuek bakarrik jarraituko ahal izango dute lasterketa.
- Artikulua - Antolatzaileek bere gain hartu dute proba modurik egokienean eta kiroltasun osoz egiteko ardura. Horretarako,aurrez antolatze-lanetan aritu den jendeak kontrolatuko du lasterketa eta GURUTZE GORRIAren laguntza eta asistentzia ere izango dira.
- Artikulua - Antolatzaileek lasterketa aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen diete lasterkariei, badaezpada.
- Artikulua - Antolakuntzak bere gain dauka "Erantzukizun Zibila"ren poliza eta atletek edukiko dute "Erantzukizun Zibil eta Ezbeharren" asegurua.
- Artikulua - Laisterkariak izena ematen duen unetik arauak guztiz ezagutu eta onartzen ditu. Eta adierazten du sasoi onean dagoela eta ez duela bere burua arriskuan jarri edo lasterketan parte hartzea eragozten dion gaixotasunik. Bere gain hartzen ditu, baita ere, proba honetan parte hartzeak sor diezazkiokeen kalteak.
- Artikulua - Dorsala ikusgai izan bekarko da probaren ibilbide osoan.
- Artikulua - Parte hartu ezin izatekotan, 15 egun lehenago jakinaraziz 3 aukera daude:
- Dorsala gorde datorren urterako
-Titulartasun aldaketa (parte hartzaile berriaren datuak bidaliz)
- Lasterkariaren poltsa etxera bidali
- Artikulua - Parte hartzaileak, argazki, bideo eta beste edozein ikus-entzunezko materialean azaltzen denean, publizitate erabilera baimentzen dio antolakuntzari, onartuz bere izena azaltzea probako sailkapenean, komunikabideetan eta/ edo Interneten.
- Artikulua - Ezinbestekoa da izen emate orrian eskatzen diren datu guztiak zuzen betetzea, NAN zenbakia barne.
- Artikulua - Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoan, izaera pertsonaleko datu-babesari buruz ezartzen denarekin ados, parte hartzaileek emandako datu pertsonal guztiak eta lasterketan lortutako irudiak, antolakuntzako fitxategian gordeko dira, lasterketako parte-hartzea kudeatzeko, baita ere beraren sustapena, banaketa eta difusiorako.
- Artikulua -Lasterketa ezeztatzen bada antolakuntzaren esku ez dauden arazoengatik, barne eta ez mugatuta, ustekabeko klimatologia, udal, eskualde edo nazioko autoritateen dekretua, leherketa, gerrako ekintzak, matxinada, ekintza terrorista edo ekintza terroristaren mehatxua, sabotaia, epidemia edo grebak, parte-hartzaileek ez dute eskubiderik izango izen-emate-kuotaren dirua jasotzeko ez eta beste galera batzuen ordainketarako hala bidaia-gastuak edo ostatua.
- Artikulua - Lasterketa motzean izena emandakoek ezingo dute Maratoi Erdian parte hartu. (Dorsalen koloreak ezberdinak izango dira).