AZKOITIAZPEITIA 2020
Lasterketa Motza. Informazioa
  • Lasterketa 16:45tan hasiko da.

  • Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek Irailaren 17ko (osteguna) gauean itxiko dira.

  • Lasterketa egunean dorsalen banaketa Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00tatik 16:30etara egingo da.

  • Lasterkariaren poltsa irteeran emango da dorsalarekin batera.

  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.

  • Lasterketa amaitzen duten partaideek finisher domina jasoko dute.

  • Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko.Ikasberriko biribilgunetik irtengo da. Lehenengoa 15:00etan irtengo da. Joan etorrian ibiliko da eta azkenekoa 16:15etan izango da.

  • Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.

  • Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).

  • Zuen irteera eta helmugaratzea bideoz eskaintzen dizuegu, zuen parte-hartzearen oroigarri. Deskargatu hemen:
     

  • SPORTBUS enpresak azken urteetako serbitzua ipiniko du, Gasteiz eta Bilbotik.

    Informazio gehiago:
    www.tellevamos.es/es/eventos/ver/12-maraton-azkoitiaazpeitia
  • Baita ere SPORTBUS enpresak WC-BUS egokitua eramango du irteera puntura eta lasterketak hasita gero helmugan egongo da.


Parte hartzaile guztientzat egongo da:

  • Coca Cola, Powerade, Aquarius eta Aquabona ura.

  • AZKUNE frutategiko fruta.

  • KAIKU produktoak.

 

 

 

 


sc