Ongi Etorri DIEGO GARCIAren Oroimenezko 32.AZKOITIAZPEITIA Nazioarteko MARATOI ERDIra eta RUNNING FESTAren bigarren ediziora!
32.AZKOITIAZPEITIA Maratoi Erdia RUNNING FESTA! bigarren edizioa indarberrituta dator, trikitiaren eta kirolaren arteko lotura estua azpimarratuz. "ERROMERIAN!" lelopean, AZKOITIAZPEITIA Nazioarteko Maratoi Erdiaren 32.edizioan kulturaren eta atletismoaren uztartze berezia ospatuko dugu.
Ohi bezala, DIEGO GARCIA, Azkoitiko maitatua eta maratoien aitzindari izan zen korrikalariari egingo zaio omenaldia. 90eko hamarkadan bide berriak ireki zituen. Haren pasioa bizirik dirau eta aurten, korrikalariek haren oroimenari gorazarre egingo diote.
Aurten, ERROMERIAN! lelopean, kirola eta tradizioa batuko ditugu ekitaldi paregabe batean. Azkoitia eta Azpeitiko kaleak festa giroz beteko dira, eta lasterketaren emozioa erromeriaren alaitasunarekin uztartuko da, esperientzia ahaztezina sortuz.
AZKOITIAZPEITIA Lasterketa Motza 8 Kmko proba, Nazioarteko Maratoi Erdiaren aurretik ospatzen da eta aukera ezin hobea da nazioarteko lasterketa handi baten giroaz gozatzeko, ingurune paregabean eta luxuzko zirkuitu batean.
Aurten Maratoi Erdiaren telonero modura, 8Kmko proba kultur eta kirol ospakizunarekin bat egingo du, "ERROMERIAN!" lelopean.
Maratoi Erdian bezala AZKOITIAZPEITIA Motzak DIEGO GARCIAri omenaldia egingo dio eta aldi berean , kirolaren eta euskal musika tradizionalaren arteko lotura nabarmenduko du.
Zure zain gaude, kirolaren eta kulturaren festa handi honetan elkarrekin gozatzeko!